Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

Kafeteria da prestakuntza tailerra zeinetan Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Graduko ikasleek une bakoitzean bezero errealekin ikasitakoa praktikan jarriko duten. Sukaldea eta aretoa, prestakuntzarako eta praktiketarako bi ardatz. Irakasleak arduratuko dira ikasleak zerbitzuan zehar pilotatzeaz.

Bezeroari gonbidatuko zaio egunero zerbitzuaren ondorengo saio batean aztertuko den asetasun formulario txiki bat betetzera.

Lortu beharreko prestakuntza helburuak kontuan hartuta, bai eskaintza eta bai zerbitzu egunak aldatu egiten dira, unibertsitateko beharrekin eta egutegiarekin egokituz.

Kafeteria astelehenetik ostiralera 8:00-16:00 irekita dago.
Jatetxeko zerbitzuen erreserbak esklusiboki web orrialde honen bidez egiten dira.
Horretarako, hilabete bakoitzeko lehenengo astean, ondorengo hilabeteko erreserba aukerak eskuragarri jartzen dira, horien eskuragarritasuna egutegian letra LODIZ adierazita bistaratu ahal izanik.
UDAKO MENU
PREZIOA: KARTAKO PLATERAK
ORDUTEGIA: Sarrera astelehenetik ostiralera 13:15etatik 14:15era.

Basque Culinary Centerreko jatetxeak astelehenetik ostiralera zabaltzen ditu ateak, ekainaren 1etik uztailaren 24ra arte. Karta bidezko proposamena eskaintzen du; egunerokotasunerako sorkuntza informal, dinamiko eta dibertigarriez gozatzeko aukera, hain zuzen ere.

Gure eskaintza gastronomikoan, platerak banaka zein partekatzeko aukeratu daitezke: 5 sarrerako, egunero aldatzen den plater nagusi 1 eta 2 postre dituzu aukeran.

OIKUSI MENUA HEMEN

Kontaktua: cafeteria@bculinary.com

*Jatetxea 13:15etik 16:00etara egongo da zabalik*