Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

Kafeteria da prestakuntza tailerra zeinetan Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Graduko ikasleek une bakoitzean bezero errealekin ikasitakoa praktikan jarriko duten. Sukaldea eta aretoa, prestakuntzarako eta praktiketarako bi ardatz. Irakasleak arduratuko dira ikasleak zerbitzuan zehar pilotatzeaz.

Bezeroari gonbidatuko zaio egunero zerbitzuaren ondorengo saio batean aztertuko den asetasun formulario txiki bat betetzera.

Lortu beharreko prestakuntza helburuak kontuan hartuta, bai eskaintza eta bai zerbitzu egunak aldatu egiten dira, unibertsitateko beharrekin eta egutegiarekin egokituz.

Kafeteria astelehenetik ostiralera 8:00-16:00 irekita dago.
Jatetxeko zerbitzuen erreserbak esklusiboki web orrialde honen bidez egiten dira.
Horretarako, hilabete bakoitzeko lehenengo astean, ondorengo hilabeteko erreserba aukerak eskuragarri jartzen dira, horien eskuragarritasuna egutegian letra LODIZ adierazita bistaratu ahal izanik.
Basque Menua
PREZIOA: 23,00€ *Prezioan ez dira barne hartzen edariak eta kafea
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 13:30 tik 14:15ra

 

Aurkitu hemen gure eguneroko menu esklusiboa, lehen mailako ikasleek trebetasunez prestatua!

Bost urratsez osatua: hasierakoa, arraina, haragia, postrea eta petit four-ak

Mahaian hurrengoetarako aukera egin behar da: sarrera eta postrea, aukera desberdinen artean.

Gozatu aparteko sukaldaritza-esperientzia honetaz!

Basque menuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

¿Non?

Basque Culinary Center-en 4. solairuan dagoen jatetxean.

¿Noiz?

Otsailaren 13tik maiatzaren 24ra.

Tailer praktikoen kontzeptua eta ikasleen eskola-jardunaldia kontuan hartuta, establezimendua 16:00etan itxiko da.

Dastatze Menua
PREZIOA: 33,00€ *Prezioan ez dira barne hartzen edariak eta kafea
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 13:30 tik 14:00tara

 

Dastatzeko menu hau hainbat kultura gastronomiko ordezkatzen dituzten elaborazioek osatzen dute.

Bigarren mailako ikasleek menu bakarra prestatuko dute, eta bertan hainbat lehengai eta sukaldaritza-teknika landuko dituzte...

Menua kontsultatu nahi ezkero, sakatu hemen


Non?

Basque Culinary Centerreko 3. solairuan dagoen jangelan.

Aparkaleku gutxi dagoelako, aldez aurretik etortzea edo garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu


Noiz? 

Otsailaren 14tik Maiatzaren 10erarte.


Tailer praktikoen kontzeptua eta ikasleen eskola jardunaldia kontuan hartuta, establezimendua 16:00etan itxiko da.