FRAISORO NEKAZARITZA-ESKOLA
Fraisoro nekazaritza-eskola, Itsasmendikoi, Zizurkil. Tolosaldean dago, Gipuzkoan Donostiatik 20 kilometrora, gutxi gorabehera. Bakea eta lasaitasuna eskaintzen duen inguru naturalean dago, belardi ederrez inguratua, eta Oria ibaiak zeharkatua.
Instalazioetan honako hauek daude, besteak beste: esne-behien ustiategia, erlategia, lorategi zabalak eta sagardotegia, botilaratzeko eta sagardoa dastatzeko prestatua.
Izugarri gozatuko duzu 20 hektarea baino gehiagoko lursailean paseatzen, baita gero azkenburuko original baten lehengai izango den lehengaia fruta-arboletatik biltzen, pilotalekuan jolasten eta herriko igerilekuan bainua hartzen ere.
Fraisoroko egoitzak logela bikoitzak ditu, eta bainugela bat bi logelako.
Gozatu aparteko ingurune gastronomiko batez, itsasoan eta mendian, Basque Culinary Center-etik gertu. Egitarauan aurreikusitako sukaldaritza-lantegietako jarduerez gain:
- Egin ardi-latxa gazta Gomiztegiko artzainekin batera.
- Kozinatu Espainian bakarra den zientzia gastronomikoen unibertsitatean, alegia, Basque Culinary Center-en, eta izan anfitrioi egun batez.
- Bisitatu Donostia, ibili Parte Zaharreko tabernetan zehar, egin pintxoen ibilbidea eta hartu bainua Kontxako hondartzan.
- Sartu Donostiako elkarte gastronomiko klasiko bateko sukaldera.
- Ikasi sagarra bildu aurreko oinarrizko zainketak zein diren, eta dastatu sagar-zukua eta sagardoa (baldin eta zure gurasoek baimena ematen badizute!).
- Ezagutu Donostiako Michelin izardun jatetxeen egunerokotasuna, eta, euskal sukaldaritzako lantegian, ez da faltako txangurrua donostiar erara, pantxineta edo goxua!
Nola heldu?
Topalekua:
Kanpamentuko parte-hartzaileek eta begiraleek Basque Culinary Center-eko instalazioetan egingo dizuete harrera, eta autobusean joango gara nekazaritza-eskolara. Halaber, etxera itzuli baino lehen, hor bertan esango dugu «elkar ikusiko dugu berriro». Dena den, badago aukera nekazaritza-eskolan bertan hasteko eta amaitzeko.
Udalekuen hornitzaile ofiziala:
.jpg)