Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan


Culinary CAMP Madrid (ingeleraz)

Sukaldatzea gustuko duzu eta gainera ingelera ikasi nahi duzu? Ez pentsatu bi aldiz, Etor zaitez Buitrago de Lozoyara! Uda honetan igaro 10 egun gurekin, konpania onenean eta gastronomia onenarekin.

Uda honetan ere egingo dugu CULINARY CAMP. Colegios Gredos San Diego erakundearekin elkarlanean antolatzen dugu kanpamentua, eta Buitrago del Lozoyako GSD nazioarteko campuseko sukaldean egiten da.

Gainera, adin-tartea zabaldu dugu. 11 eta 17 urte bitartean badituzu, egun ahaztezinak igaro ditzakezu gurekin, Madrildik ordubetera.

Buitrago Erdi Aroko herria, hango harresia eta gaztelua bisitatuko dituzu, bai eta Picasso museoa ere. Buitragoko igerileku naturalaz ere gozatuko duzu. Horcajuelo de la Sierra herrian, babarrun handi ekologikoaren baratze bat ezagutuko duzu, eta Slow Food 0 kilometroaren kontzeptuan murgilduko zara. Natura-erreserba bateko pagadian sartuko zara, eta basa-masustak bilduko dituzu han. Artisau erako gaztandegi batek nola funtzionatzen duen ikusiko duzu, bai eta gaztak dastatuko ere. Madrilera joango zara, eta bisita gidatuak izango dituzu, bai Mercamadriden bai Errege Jauregian. 

 

Inscripzioak:

11-14 urte: 01 Ekaina - 10 Uztaila 2019
Jaiotze URTEAK: 2005, 2006, 2007, 2008

(Parekoak Lehen hezkuntza 5º eta 6º, DBHko 1º eta 2º)
Prezioa: 800
IZENA EMAN
15-17 urte: 01 Uztaila - 10 Uztaila 2018
Jaiotze URTEAK: 2001, 2002, 2003, 2004

(Parekoak DBHko 3º eta 4º, Batxillergoko 1º eta 2º)
Prezioa: 800
IZENA EMAN

Adin hauez kanpoko partaideak ez dira baimenduak izango

Bideratua / Programa

Zatoz uda honetan CAMP kanpamentura!

  • Errezeta tradizionalak
  • Sukaldaritza berritzaileko teknikak
  • Praktikak sukaldari ezagunekin
  • Ezagutu sukaldean erabiltzen ditugun produktu nagusiak egiteko prozesuak
  • Abeltzaintza- eta nekazaritza-ustiategiak bisitatuko ditugu
  • Lehengai eta kalitatezko produktuak eskuratzeko bide berriak ezagutu. #OnlineErosi
  • Bisitaldi eta irteera interesgarriak (jatetxeak, azokak, ekoizleak, etab.)
  • Aisialdiko jarduerak, dinamizatuak eta tutorizatuak: igerilekua, hondartza, ur-kirolak, ginkana gastronomikoak eta gau-jaiak!

Sukaldaritza-lantegiak:

  • Egoskariak eta zerealak
  • Haragiak eta parrila
  • Ogia eta pizza
  • Pasta eta arrozak
  • Frutak eta barazkiak
  • Esnekiak
  • Arraina
  • Sormenezko sukaldaritza
  • Txokolatea eta azkenburukoak
  • Gipuzkoako sukaldaritza tradizionala
  • Nazioarteko sukaldaritza

Dónde

BUITRAGO DEL LOZOYAKO GSD NAZIOARTEKO CAMPUSA

Buitrago del Lozoyako GSD nazioarteko campusa aukera ezin hobea da hiritik asko urrundu gabe lasaitasuna nahi dutenentzat. Madrildik ordubetera dago, eta 64.750 m2 ditu, eta bertan, egoitza, logela moderno eta erosoekin, jangela handi bat eta lehen mailako kirol-instalazioak daude. Horrez gain, kanpoko eremu berde zabaletan, saskibaloi- eta eskubaloi-kantxak, futbol-zelaiak eta atletismo-pista daude. Barrualdean, berriz, jolas-eremuak eta igerileku estalia.

Datak eta jarduerak: uztailaren 1etik 10era. Presta zaitez esperientzia natural bat bizitzeko! Egitarauan aurreikusitako sukaldaritza-lantegietako jarduerez gain:

  • Buitrago Erdi Aroko herria, eta hango harresia eta gaztelua bisitatuko dituzu, bai eta Picasso museoa ere. Izan anfitrioi egun batez.
  • Buitragoko igerileku naturalaz ere gozatuko duzu.
  • Horcajuelo de la Sierra herrian babarrun handi ekologikoaren baratze bat ezagutuko duzu; gero, El Rincón del Cárabo jatetxean bazkalduko duzu, eta hor Slow Food 0 kilometroaren kontzeptuan murgilduko zara.
  • Natura-erreserba bateko pagadian sartuko zara, eta basa-masustak bilduko dituzu han. Lehengai hori ezinbestekoa izango da hurrengo eguneko sukaldaritza-lantegian.
  • Artisau erako gaztandegi batek nola funtzionatzen duen ikusiko duzu, bai eta gaztak dastatuko ere.
  • Inork ez dezan hiriaren falta sumatu, Madrilera joango zara. Eta han bisita gidatuak izango dituzu; lehena, Mercamadriden, eta, ondoren, Errege Jauregian. Gero, hiriaz gozatu ahalko duzu; ginkana bat egingo duzu, eta hiriko txipiroi-ogitarteko ezagunenetariko bat jango duzu.

Kokapena:

GSD nazioarteko campusa Buitrago del Lozoyan dago, Madrilgo erdialdetik ordubete baino gutxiagora. www.gredossandiego.com

Topalekua:

Ikasleen jatorriaren arabera, zenbait harrera-gune antolatuko ditugu: autobus-geltokia, aireportua, etab. Halaber, etxera itzuli baino lehen, toki horietan esango dugu «elkar ikusiko dugu berriro».

Presta zaitez esperientzia natural, gastronomiko eta nazioartekoa bizitzeko! 


Udalekuen hornitzaile ofiziala:

 

 

Babesleak