Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan


Chef Gazteak Murgiltze-Programa Berria

Nerabeentzako lehenengo prestakuntza-programa trinkoa.

Udaleku bat bakarrik ez, askoz gehiago da! Erabat gastronomikoa, Basque Culinary Centerren instalazio onenetan eta ikasgela profesionaletan.

Prestatu zure lan-etorkizuna 8 egunez gastronomiaren hiriburura, Donostiara, prestakuntza jasotzera etorriz.



Gozatu eremu gastronomiko paregabe batez, Donostiaz, Europako hondartza onenetik 2 minutura ostatu hartuta eta Basque Culinary Centerren prestakuntza jasoz. Egitarauan jasotako sukaldaritza-lantegiez gain:

  • Murgiltze-programa paregabea ikasgela profesionaletan.
  • Eskuratu etorkizuna prestatzen lagunduko dizuten ezagutzak.
  • Jaso prestakuntza Espainiako zientzia gastronomikoen lehen unibertsitatea den Basque Culinary Centerren instalazioetan.
  • Hartu ostatu hondartzatik 2 minutura.
  • Bizi esperientzia hori Donostia hirian, bainatu munduko hondartzarik onenean, Kontxan, eta egin pintxo-ibilbide zoragarri bat Parte Zaharreko tabernetan.
  • Begirale-talde bat izango duzu, ezer falta ez dakizun.
  • Ezagutu Michelin izarra duten Donostiako jatetxeetako batzuen eguneroko jarduera, eta ezagutu gastronomia bizitzeko beste modu batzuk.

Inscripzioak:

15-17 urte: Uztailaren 15 - 22  2019
Jaiotze URTEAK: 2001, 2002, 2003, 2004

(D.B.H 3 eta 4m Batxilergoa 1 eta 2 baliokideak)
Prezioa: 950 
IZENA EMAN

Adin tarte hauetatik kanpo ez dira parte hartzaileak onartuko

Bideratua / Programa

Uda honetan, zatoz nerabeentzako murgiltze bidezko prestakuntza-programa bakarrera!

 

  • Nutrizioaren hastapenak
  • Sukaldaritzaren historia
  • Barazki, arrain eta haragiak manipulatzeko eta zatitzeko teknikak.
  • Produktuari eta horren jatorriari buruzko sarrera: merkatua eta lonja
  • Egoste zuzeneko teknikak: gisatzea, erregostea, txingarretan erretzea eta lurrunean egitea.
  • Ezagutu kalitatezko lehengaiak eta produktuak erosteko bitarteko berriak. #OnlineErosketa
  • Bisitaldi eta irteera interesgarriak (jatetxeak, azokak, ekoizleak, etab.)
  • Komunikazioa eta kontzeptu gastronomiko berriak.
  • Uretan eta koipetan egosteko teknikak
  • Teknika garaikideen hastapenak eta bisita interesgarriak.
  • Gozogintza eta okintza

 

Beharrezko GUZTIA eta askoz gehiago sartzen da programan:

 

  • Beharrezko tresnen eta ontzien erabilera
  • Prestakuntza ikasgela profesionaletan
  • Goi-mailako irteerak eta bisitak
  • Edizio mugatuko jaka motza
  • Begirale tituludunen tutoretza
  • Egonaldia eta beharrak
  • Amaierako ziurtagiria

 

 

Baliteke dastatzeak* ere egitea, gustua landu beharko baituzu! *Aurretiazko baimena behar da

Lantegi batzuetarako, zuk zeuk bildu beharko dituzu gure supermerkatu berezietan prestatzeko produktuak!

 

Egitarau osoak maiatzetik aurrera egongo dira eskuragarri.

Dónde

PRESTAKUNTZA BASQUE CULINARY CENTERREN

Basque Culinary Centerrek gastronomian eta elikaduran goi-mailako prestakuntza eman, eta bi horiek ikertzeko, berritzeko eta sustatzeko helburua du. Gastronomia bultzatzearen alde lan egiten dugu.

Mundu mailan erakunde akademiko aitzindaria gara. Mondragon Unibertsitatera atxikitako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta BCC Innovation Berrikuntza eta Ikerketa Zentroa biltzen ditu.

 

OSTATUA: ONDARRETAKO GAZTE ATERPETXEAN

Donostiako hirigunetik pauso batera, Ondarreta hondartzatik 200 metrora, Ondarreta Gazte Aterpetxeak (La Sirena deitzen zaio), lasaitasuna eta xarma konbinatuz, hiriaren abantaila guztiak eskaintzen ditu. 

Aterpetxe hau Basque Culinary Centerretik 15 minutura dago autobusez, eta leku zoragarrietatik gertu, adibidez: Miramar jauregitik 700 metrora. Aterpetxea bereziki gazte eta ikasleentzat pentsatuta dago, eta Donostia eta inguruneak ezagutzeko leku ezin hobea da. 

Taldeentzako logelak ditu, esperientzia hau gazte talde batean bizitzeko, ohatzetan lo eginez eta bainugela partekatuz.

Gozatu itsasoz eta mendiz osatutako aparteko ingurune gastronomiko batez, Basque Culinary Centerretik gertu.


¿Nola heldu?

Topalekua:

Begiraleek eta programako kideek Basque Culinary Centerren instalazioetan egingo dizuete harrera. Halaber, etxera itzuli baino lehen, hor bertan esango dugu «elkar ikusiko dugu berriro». Zentrotik ostaturako eguneroko joan-etorriak Basque Culinary Centerrek kudeatuko ditu

 


Proveedor oficial del programa:

 

 

 

Babesleak