PRESTAKUNTZA BASQUE CULINARY CENTERREN
Basque Culinary Centerrek gastronomian eta elikaduran goi-mailako prestakuntza eman, eta bi horiek ikertzeko, berritzeko eta sustatzeko helburua du. Gastronomia bultzatzearen alde lan egiten dugu.
Mundu mailan erakunde akademiko aitzindaria gara. Mondragon Unibertsitatera atxikitako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta BCC Innovation Berrikuntza eta Ikerketa Zentroa biltzen ditu.

OSTATUA: ONDARRETAKO GAZTE ATERPETXEAN
Donostiako hirigunetik pauso batera, Ondarreta hondartzatik 200 metrora, Ondarreta Gazte Aterpetxeak (La Sirena deitzen zaio), lasaitasuna eta xarma konbinatuz, hiriaren abantaila guztiak eskaintzen ditu.
Aterpetxe hau Basque Culinary Centerretik 15 minutura dago autobusez, eta leku zoragarrietatik gertu, adibidez: Miramar jauregitik 700 metrora. Aterpetxea bereziki gazte eta ikasleentzat pentsatuta dago, eta Donostia eta inguruneak ezagutzeko leku ezin hobea da.

Taldeentzako logelak ditu, esperientzia hau gazte talde batean bizitzeko, ohatzetan lo eginez eta bainugela partekatuz.
Gozatu itsasoz eta mendiz osatutako aparteko ingurune gastronomiko batez, Basque Culinary Centerretik gertu.
¿Nola heldu?
Topalekua:
Begiraleek eta programako kideek Basque Culinary Centerren instalazioetan egingo dizuete harrera. Halaber, etxera itzuli baino lehen, hor bertan esango dugu «elkar ikusiko dugu berriro». Zentrotik ostaturako eguneroko joan-etorriak Basque Culinary Centerrek kudeatuko ditu

Proveedor oficial del programa:
.jpg)