Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan


Chef Gazteak Murgiltze-Programa Egokitua

Egungo egoera dela eta, Chef Gazteak Murgiltze Programa GUZTIZ BERREGOKITU behar izan da.


EGUNEROKO programa bat. Astelehenetik larunbatera, goizetan, Basque Culinary Centerren instalazio onenetan eta ikasgela profesionaletan.

Prestatu zure lan-etorkizuna 6 egunez gastronomiaren hiriburura, Donostiara, prestakuntza jasotzera etorriz.


Gozatu eremu gastronomiko paregabe batez, Donostiaz, Basque Culinary Centerren prestakuntza jasoz. Egitarauan jasotako sukaldaritza-lantegiez gain:

  • Murgiltze-programa paregabea ikasgela profesionaletan.
  • Eskuratu etorkizuna prestatzen lagunduko dizuten ezagutzak.
  • Jaso prestakuntza Espainiako zientzia gastronomikoen lehen unibertsitatea den Basque Culinary Centerren instalazioetan.
  • Bizi esperientzia hori Donostia hirian, bainatu munduko hondartzarik onenean, Kontxan, eta egin pintxo-ibilbide zoragarri bat zure familiarekin Parte Zaharreko tabernetan.
  • Segurtasun-neurri egokiekin, lasai prestatzeko.
  • Gainera, zure familiari ahal dugun guztian aholkatuko diogu, programan zehar gastronomiaren hiriburua, Donostia, ahalik eta ondoen ezagutu dezazuen.

Inscripzioak:

14-17 urte: Uztailaren 13 -18  2020
Jaiotze URTEAK: 2002, 2003, 2004, 2005, 2006

(D.B.H 2, 3 eta 4m Batxilergoa 1 eta 2 baliokideak)
Prezioa: 400 euro
IZENA EMAN

Adin tarte hauetatik kanpo ez dira parte hartzaileak onartuko

Bideratua / Programa

Uda honetan, zatoz nerabeentzako murgiltze bidezko prestakuntza-programa bakarrera!

 

  • Nutrizioaren hastapenak
  • Sukaldaritzaren historia
  • Barazki, arrain eta haragiak manipulatzeko eta zatitzeko teknikak.
  • Produktuari eta horren jatorriari buruzko sarrera: merkatua eta lonja
  • Egoste zuzeneko teknikak: gisatzea, erregostea, txingarretan erretzea eta lurrunean egitea.
  • Ezagutu kalitatezko lehengaiak eta produktuak erosteko bitarteko berriak. #OnlineErosketa
  • Uretan eta koipetan egosteko teknikak
  • Teknika garaikideen hastapenak eta bisita interesgarriak.
  • Gozogintza eta okintza

 

Beharrezko GUZTIA eta askoz gehiago sartzen da programan:

 

  • Beharrezko tresnen eta ontzien erabilera
  • Prestakuntza ikasgela profesionaletan
  • Gastronomian prestakuntza onena
  • BCC Culinary Club amantala
  • Banakako lanpostuak (nobedadea)
  • Behar duzun guztia
  • Amaierako ziurtagiria

 

 

Lantegi batzuetarako, zuk zeuk bildu beharko dituzu gure supermerkatu berezietan prestatzeko produktuak!

 

Dónde

PRESTAKUNTZA BASQUE CULINARY CENTERREN

Basque Culinary Centerrek gastronomian eta elikaduran goi-mailako prestakuntza eman, eta bi horiek ikertzeko, berritzeko eta sustatzeko helburua du. Gastronomia bultzatzearen alde lan egiten dugu.

Mundu mailan erakunde akademiko aitzindaria gara. Mondragon Unibertsitatera atxikitako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta BCC Innovation Berrikuntza eta Ikerketa Zentroa biltzen ditu.


¿Nola heldu?

Topalekua:

Egunero 10:00etan egingo dizuegu harrera  Basque Culinary Centerren harreran, eraikinaren 4. solairuan. Bertara ere, egunero, 15:00etan, gazte bakoitzaren arduradunak joan beharko dira haien bila.

Salbuespenezko egoera horretan, garrantzitsua izango da erakundeak ezarritako segurtasun-neurriak errespetatzea eta gazte bakoitza egunero lagunduta etortzea.


Proveedor oficial del programa:

 

 

 

Babesleak